1936ko Frantziako Tourra

1936ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa30. Frantziako Tourra
Etapak27
Datakuztailak 7 – 1936.eko abuztuak 2
Luzera4.438 km
HerrialdeaFRA Frantzia
MON Monako
SUI Suitza
Irteera-lekuaParis
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak90
Amaitu dutenak43
Emaitzak
TxapeldunaBEL Sylvère Maes
TxapeldunordeaFRA Antonin Magne (France-Sport-Wolber)
HirugarrenaBEL Félicien Vervaecke (Alcyon-Dunlop)
Eskalatzailerik onenaESP Julián Berrendero
Talderik onenaBEL Belgika
◀19351937▶
Dokumentazioa

1936ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 30. edizioa izan zen. 1936ko uztailak 7 eta abuztuak 2 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4438 kilometroko ibilbidea eginez, edizio honen garailea izan zen Sylvère Maesek, batez beste, 31,045 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. 21 etapa horietatik hamahirugarrena, hamalaugarrena, hamazortzigarrena eta hogeigarrena bi sektoretan banatuak egon ziren, eta hemeretzigarrena hirutan. 90 txirrindularik hasi eta 43k amaitu zuten proba, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu. Mendiko sailkapena Julián Berrenderok irabazi zuen, eta taldekakoa Belgikako taldeak. Sylvère Maesekin batera podiumean Antonin Magne bigarren postuan eta Fèlicien Vervaecke hirugarrenean egon ziren, liderragandik, hurrenez hurren, 26 minutu eta 55 segundora eta 27 minutu eta 53 segundora geratu zirenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search